Fedorov Avtomat
Fedorov Avtomat | |
---|---|
Mota | borroka-fusil |
Jatorrizko herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1915 |
Amaiera | 1945 |
Gatazka | Lehen Mundu Gerra Polonia-Sobietar Batasuna Gerra Neguko Gerra Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran 1941 1945 |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Vladimir Grigoryevich Fyodorov (en) |
Fabrikatzailea | Degtyarev plant (en) Sestroretsk arsenal (en) |
Kopurua | 3.200 |
Zehaztasunak | |
Luzera | 1.045 mm |
Munizioa | 6.5×50mmSR Arisaka (en) |
Fedorov Avtomat borroka fusila, bere kategorian lehenengotakoa, Vladimir Grigorievitx Fedorov errusiarrak diseinaturiko eta 1915tik aurrera produzituriko su arma da. Zerbitzurako onartu zen lehenengo borroka fusila izan zen. 1915 eta 1924 artean 3200 fusil produzitu ziren Kovroveko hirian. Su arma honek Lehen Mundu Gerran, Errusiako Gerra Zibilean eta Neguko Gerran erabilia izan zen. Fedorov Avtomat gaur egungo borroka fusilen aitzindari bezala hartzen da, pisu arinagatik, kargagailu aldagarriagatik, indar handiko kartutxoagatik eta su automatiko zein erdi-automatikoa egiteko gaitasunagatik.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fedorov Avtomat fusila, ibilera motzeko atzerapen bidezko funtzionamendua du. Kartutxoa sutzean, kanoia eta ixtailua bata besteari lotuta daude, baina kanoia hargailuari lotu gabe dagoenez, atzeraka abiatzen dira kanoia eta ixtailua. Kartutxoa kanoitik irtetean, ixtailua jasaten duen presioa murrizten da, eta lehen fasean jasan duen inertziaz atzeraka jarraitzen dute ixtailuak eta kanoiak. 10mm-ko distantzia egin ondoren, kanoia ixtailuarekin lotzen duen palankak oztopo bat topatzen du, hau kulunkaraziz. palanka kulunkatzean, ixtailuko pitoiak askatzen ditu kanoia eta ixtailua askatuz. Ixtailuak bere inertziaz zikloa bukatu arte jarraitzen du eta kanoia tope batek geldiarazten du. Ixtailua lotzeko prozesua alderantzizkoa da. Su sistema mailu bidezkoa da eta armak su automatiko, zein erdi-automatiko egin dezake 25 kartutxoko kargagailu aldagarri batetik.
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915 urtean hasi zen Fedorov Avtomat fusilen produkzioa, Armada Gorriak kargagailu aldagarriko su arma automatiko arinak eskatu zituenean. Kartutxo berri baten produkzioa ez hasteagatik, 6,5 mm Fedorov kartutxoaren ordez 6,5 x 50 mm Arisaka kartutxoa erabiltzea erabaki zen, mota honetako kartutxo asko zituelako Armada Gorriak. 1916 urtean, Armada Gorriak 25.000 Fedorov fusilen produkzioa martxan jartzea erabaki zuen. 1918ko hasieran ordea 9.000 fusiletara jaitsi zen helburua, baina Errusiar Iraultza eta ondorengo gerra zibilaren ondorioz 3.200 bakarrik produzitu ziren Kovroveko arma faktorian 1920 eta 1924 bitartean.
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herrialdea: Errusiar Inperioa
- Kalibrea: 6,5 x 50 mm Arisaka
- Funtzionamendua: Ibilera motzeko atzerapen bidezkoa, ixtailu kulunkaria
- Pisua: 4,4 kilogramo
- Luzera: 1045 milimetro
- Elikagailua: 25 balako kargagailu aldagarria
- Su abiada: 600 bala minutuko
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://web.archive.org/web/20070224164653/http://world.guns.ru/assault/as86-e.htm
- https://web.archive.org/web/20090703014423/http://www.encycl.atsar.ru/guns/avtomatfedorova/
- http://armor.kiev.ua/Tanks/BeforeWWII/MS1/fedorov/index.html